Final-hamaseirenak

Real Madril nagusi Manchester Cityren kontra, PSGren erakustaldia Bresten aurka eta PSVk Juventus kanporatu du

EITB Media

Leer en Castellano

Paris Saint-Gremainek 7-0 irabazi dio Stade Brestoisi final-hamaseirenetako itzuliko neurketa, Real Madrilek 3-1 menderatu du City Bernabeun, PSV Eindhovenek 3-1 irabazi dio Juventusi eta Borussia Dortmundek aurrera egin du Sportingen aurka 0-0 berdinduta.

Mbappe Mbappe

Mbappe, REal Madrileko jokalaria, baloiarekin Cityri hiru gol sartu ostean. Argazkia: EFE

Real Madril, PSG, PSV Eindhoven eta Borussia Dortmund taldeek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartelak lortu dituzte, otsailaren 20an jokatutako final-hamaseirenetako partidetako itzuliko neurketak jokatu ostean.

Bernabeun (Madril) Real Madrilek aise menderatu du Manchester City, 3-1eko emaitzarekin. Joaneko neurketan ere, Espainiako taldea nagusitu zen Etihad Stadiumen (Manchester) 2-3 irabazita.

Parisen PSGk erakustaldia egin du Stade Brestoisen kontra. Luis Enrique Martinez asturiarrak zuzendutako taldeak 7-0eko emaitzarekin bereganatu du garaipena; joaneko norgehiagokan ere Frantziako taldea izan zen garaile (0-3).

Eguneko ezustekoa PSVk eman du, Juventusi 3-1 irabazi eta Italiako taldea kanporatu du eta. Turinen jokatu zen joanekoan Juventus izan zen nagusi (2-1), baina ez da gai izan itzulikoan gol bateko errenta baliatzeko.

Azkenik, Borussia Dortmundek aurrera egin du txapelketan, Signal Iduna Parken (Dortmund) Sporting Lisboaren kontra 0-0 berdinduta. Joaneko norgehiagokan 0-3 gailendu zen Alemaniako taldea.

Albisteak (3)