Astearteko neurketak
Barçak hirugarren garaipena nahi du, eta Valentziak lidergoa
Erredakzioa
Pellegrinoren taldeak BATE Borisov multzoko liderraren aurka garaipena bilatuko dute, eta Vilanovaren mutilek Celtici sailkapenean tarte handiagoa ateratzeko abagunea izango dute
Txapeldunen Ligako multzoetako faseko hirugarren jardunaldiko astearteko norgehiagoketan E, F,G eta H multzoetako taldeek jokatuko dute. Bartzelona eta Valentzia bi garaipen garrantzitsu lortzen saiatuko dira Celticen eta BATE Borisoven aurka, sailkapenean aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
E multzoan, Chelseak eta Shakthar Donetskek lidergoa lortzeko abagune ederra izango dute. Bi taldeak lidergoan berdinduta daude, lau punturekin, eta sailkapena apurtzen saiatuko dira. Londoneko taldeak Donetsken emaitza on bat lortzen saiaruko da, Stambford Bridge estadioan Ukrainako taldearen aurka lasaiago jokatzeko. Multzoko beste neurketan Juventusek Nordsjallanden aurka jokatuko du.
Valentziak F multzoko lidergoa edo bigarren postua lortzeko aukera izango du, BATE Borisoven aurka. Pellegrinoren mutilek hiru puntuak behar dituzte, baina liderrak sendo dagoela erakutsi du. Beste partidan, Lillek Bayern Munich hartuko du. Alemaniako taldeak multzoko lidergoa lortzeko asmoa du, azkenengo sailkatuaren kontra.
Tito Vilanovaren taldeak G multzoan aurrerapauso garrantzitsua emateko abagune ederra izango dute, Celticen aurka. Bartzelonak multzoko bigarren sailkatua lidergoaren lehiatik at uzteko aukera izango du, baina Eskoziako taldeak gogor borrokatuko du. Multzoko beste partidan Spartak Moskvak Benfica hartuko du.
H multzoan, Manchester Unitedek lidergoa sendotzeko aukera bikaina izango du, Sporting Bragaren aurka. Fergusonen taldeak aurrerapauso garrantzitsua emango luke, eta multzoa zatituta geldituko litzateke. Gainera, Galatasaryk, multzoko azkenengo sailkatuak, Clij hartuko du Turkian.