Itxi

2-1 Celticen aurka

Jordi Alba, FC Bartzelonaren salbatzailea

Erredakzioa

Chelseak, bestalde, porrota jaso du Shakhtar Donestken aurka (2-0), eta Manchester Unitedek ez du Bragaren aurka kale egin (3-1).

Jordi Alba, garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: EFE

FC Bartzelonak aurrerapauso handia eman du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako sailkatzeko bidean. Tito Vilanovaren taldeak kostata gainditu du Celtic (2-1). Jordi Albak azken minutuan sartutako golari esker. Valentziak bere multzoko liderrari irabazi dio Roberto Soldadoren hat-trickari esker (0-3).

Fitxa teknikoa:

FC Bartzelona: Valdes, Adriano, Mascherano, Bartra, Alba, Song, Xavi, Iniesta, Alexis (Villa, 80'), Messi eta Pedro (Tello, 76').

Celtic: Forster, Lustig, Wilson, Mulgrew (Kayal, 76'), Izaguirre, Brown (Commons, 63'), Wanyama, Ledley, Ambrose, Samaras (Forrest, 43') eta Hooper

Golak:

0-1, Mascherano (b.a.), 18'.
1-1, Iniesta, 45'.
2-1, Jordi Alba, 94'.

Chelseak, egungo txapeldunak, ezin izan du Shakhtar Donestk (2-0) mendean hartu, eta Juveri, Italian, irabazteko behartuta dago. Manchester Unitedek, bestalde, ez du Bragaren aurka huts egin (3-2).

3. jardunaldiko emaitzak (astearteko partidak):

Nordsjalland - Juventus 1-1
Shakhtar D. - Chelsea 2-1
Bate Borisov - Valentzia 0-3
Lille - Bayern Munich 0-1
Spartak Mosku - Benfica 2-1
Bartzelona - Celtic Glasgow 2-1
Galatasaray - CFR Cluj 1-1
Manchester U. - Sp. Braga 3-2

Asteazkeneko partidak:

Oporto - Dinamo Kiev 20:45
Dinamo Zagreb - PSG 20:45
Arsenal - Schalke 04 20:45
Montpellier - Olympiacos 20:45
Zenit - Anderlecht 18:00
Malaga - Milan 20:45
B. Dortmund - R. Madril 20:45
Ajax - Manchester City 20:45



Albisteak (2)