Luzhniki futbol-zelaian
Mosku hotzean sailkapena baieztatu nahi du Bartzelonak
Erredakzioa
Bartzelona G Multzoko liderra da eta matematikoki final-zortzirenetarako sailkatuko da Spartaki irabaziz gero, baina Benficak Celtic mendean hartzen ez badu berdinketarekin nahikoa izango du.
Iragan jardunaldian Celtic Park futbol-zelaian ezustean galdu ostean, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako sailkapena baieztatu nahi du Bartzelonak Moskun. Unai Emeryren Spartak izango du aurrean Errusiako hiriburuko Luzhniki futbol-zelaian.
Glasgown, berdinketarekin nahikoa zuten blaugranek matematikoki sailkapena lortzeko. Horrela, 2-1ekoak kataluniarrak Moskun porrotik ez jasotzera behartzen ditu.
Bartzelona G Multzoko liderra da bederatzi punturekin, eta matematikoki final-zortzirenetarako sailkatuko da Spartaki (Lisboan galdu eta gero multzoko azkena da hiru punturekin) irabaziz gero, baina Benficak Celtic mendean hartzen ez badu berdinketarekin nahikoa izango du.
Helburua lortzeko Tito Vilanovak Sergio Busquets erdilaria berreskuratu du. Azken bi partidak zigortuta igaro ditu eta deialdira itzuli da. Busquetsek ez zuen Glasgown jokatzerik izan, ezta larunbatean Zaragozaren kontra ere.
Moskuko Spartak (Errusiako talderik handiena) aurkaria izango da. Spartakek puntuak behar ditu eta jokalari garrantzitsu askok ezin izango dute jokatu, lesionaturik baitaude. Errusiarrek Barça mendean hartu behar dute, bestela Txapeldunen Ligatik at geratuko dira.
Ustezko hamaikakoak:
Spartak Mosku: Dykan; Makeev, Suhi, Insaurralde, Brizgalov, Jurado, Carioca, Ananidze edo Kallstrom, D.Kombarov, Ari eta Emenike.
Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Jordi Alba, Sergio Busquets, Cesc, Iniesta, Pedro, Messi eta Villa.
Epailea: Ivan Bebek (KRO)
Futbol-zelaia: Luzhniki.
Ordua: 18:00 (17:00 GMT).