Itxi

25 urte zituen

Thomas Bourgin pilotu frantziarra hil da, Dakarrean

Erredakzioa

Bourginen autoak Txileko Polizia patruilari batekin talka egin du, eta medikuek ezin izan dute haren bizitza salbatzeko ezer egin.

Thomas Bourginen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Thomas Bourgin pilotu frantziarra hil da 2013ko Dakarraren zazpigarren jardunaldian, bere autoak Txileko Polizia patruilari batekin talka egin eta gero, rallyaren antolakuntzak jakitera eman duenez. 25 urte zituen.

"Istripuaren arrazoiak aztertzen ari dira", dio antolakuntzaren oharrak. Ralliko medikuak istripuaren lekura hurbildu dira, baina ezin izan dute Bourginen bizitza salbatzeko ezer egin. Probako sailkapen nagusiaren 68. postuan zen frantziarra.

Albisteak (1)