Probak
Massak Ferrari F138 berria estreinatu du
Erredakzioa
Brasilgo gidariak Ferrari auto berriaren lehen kilometroak egin ditu Xerezeko zirkuituan.
Felipe Massa brasildarra izan da Ferrari F138 auto berria probatu duen aurreneko gidaria, Xerezeko zirkuituan egindako entrenamenduetan. Gainera, Jenson Button britainiarrak McLaren berria gidatzeko abagunea izan du.
Ostiralera arte, Bat Formulako taldeak prestaketa lanak egiten arituko dira Xerezen (Red Bull, Ferrari, McLaren, Toro Rosso, Sauber, Lotus, Mercedes, Williams, Force India eta Caterham).
Massak eta Buttonek aurreneko probak egin dituzte goizean, eta ondoren Chilton (Marussia), eta Daniel Ricciardo (Toro Rosso) eta Mark Webber (Red Bull) australiarrak aritu dira. Jarraian, Nico Hulkenbergek (Sauber), Romain Grosjeanek (Lotus), eta Pastor Maldonadok (Williams) parte hartu dute.