Shanghaiko zirkuituan
Fernando Alonsok irabazi du Txinako Sari Nagusia
Erredakzioa
Ferrariko pilotua nagusi izan da Shanghaiko zirkuituan egin den lasterketan. Raikkonenek (bigarren) eta Hamiltonek (hirugarren) osatu dute podiuma. Laugarren postuan bukatu du Vettelek.
Fernando Alonsok (Ferrari) irabazi du Txinako Sari Nagusia. Asturiarra izan da onena Shanghaiko zirkuituan korritu den lasterketan, eta Bat Formulako ibilbidean lortzen duen 33. garaipena izan da igande honetakoa.
Kimi Raikkonen (Lotus) izan da bigarren eta Lewis Hamiltonek (Mercedes) osatu du podiuma hirugarren postua lortuta. Sebastian Vettel (Red Bull) munduko txapeldunak laugarren postuan bukatu du lasterketa, eta podiumetik at geratu da.
Txinako Sari Nagusiko sailkapenak:
.1. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138) 1.36:26.945
.2. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E21 Renault) + 10.168
.3. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04) + 12.322
.4. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull RB9 Renault) + 12.525
.5. Jenson Button (GBR/McLaren MP4/28 Mercedes) + 35.285
.6. Felipe Massa (BRA/Ferrari F138) + 40.827
.7. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari) + 42.691
.8. Paul di Resta (GBR/Force India VJM06 Mercedes) + 51.084
.9. Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault) + 53.423
10. Nico Hülkenberg (ALE/Sauber C32 Ferrari) + 56.598
11. Sergio Pérez (MEX/McLaren MP4/28 Mercedes) + 1:03.860
12. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso STR8 Ferrari) + 1:12.604
13. Valteri Bottas (FIN/Williams FW35 Renault) + 1:33.861
14. Pastor Maldonado (VEN/Williams FW35 Renault) + 1:35.453
15. Jules Bianchi (FRA/Marussia MR02 Cosworth) itzuli batera
16. Charles Pic (FRA/Caterham CT03 Renault) itzuli batera
17. Max Chilton (GBR/Marussia MR02 Cosworth) itzuli batera
18. Giedo van der Garde (HOL/Caterham CT03 Renault) itzuli batera
Lasterketatik at:
Nico Rosberg (ALE/Mercedes F1W04) 22. itzulian
Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault) 16. itzulian
Adrian Sutil (ALE/Force India VJM06 Mercedes) 6. itzulian
Esteban Gutierrez (MEX/Sauber C32 Ferrari) 5. itzulian