Itxi

Bahraineko Sari Nagusia

Rosbergek lortu du 'pole'a Vettelen eta Alonsoren aurretik

Erredakzioa

Mercedeseko pilotua izan da azkarrena entrenamendu ofizialetan, eta bigarren izan den Sebastian Vettelekin irtengo da lehen ilaratik. Fernando Alonso eta Massa aterako dira bigarren ilaratik.

Nico Rosbergek lortu du 'pole'a Bahraineko Sari Nagusian. Argazkia: EFE

Nico Rosbergek (Mercedes) lortu du 'pole'a Bahraingo Sari Nagusian. Rosberg azkarrena izan da Sakhirreko zirkuituan egin diren entrenamendu ofizialetan. Lehen ilaran Sebastian Vettel (Red Bull) ere egongo da, kalifikaizioan bigarren postuan bukatuta.

Fernando Alonso (Ferrari) eta Felipe Massa (Ferrari) bigarren ilaratik aterako dira. Alonso hirugarren izan da, eta Massa bosgarren, baina laugarren bukatu duen Hamilton (Mercedes) bost posturekin zigortu dute abiadura-kaxa aldatzeagatik.

Webber (Red Bull) zazpigarren izan da, eta Raikkonen (Renault) zortzigarren, ondorioz, laugarren ilaratik aterako dira. Bosgarren ilaratik Lewis Hamilton (Mercedes) eta Button (McClaren) irtengo dira.

Bahraineko Sari Nagusiko irteera ordena:

LEHEN ILARA:

.1. Nico Rosberg (ALE/Mercedes F1W04)               1:32.330

.2. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull RB9 Renault)     1:32.584

BIGARREN ILARA:

.3. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138)              1:32.667

.4. Felipe Massa (BRA/Ferrari F138)                 1:33:207

HIRUGARREN ILARA:

.5. Paul di Resta (GBR/Force India VJM06 Mercedes)  1:33.235

.6. Adrian Sutil (ALE/Force India VJM06 Mercedes)   1:33.246

LAUGARREN ILARA:

.7. Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault)          1:33.078

.8. Kimi Räikkönen (FIN/Lotus E21 Renault)          1:33.327

BOSGARREN ILARA:

.9. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04)             1:32.762

10. Jenson Button (GBR/McLaren MP4/28 Mercedes)     1:33.702

SEIGARREN ILARA:

11. Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault)         1:33.762

12. Sergio Pérez (MEX/McLaren MP4/28 Mercedes)      1:33.914

ZAZPIGARREN ILARA:

13. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari)  1:33.974

14. Nico Hülkenberg (ALE/Sauber C32 Ferrari)        1:33.976

ZORTZIGARREN ILARA:

15. Valteri Bottas (FIN/Williams FW35 Renault)      1:34.105

16. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso STR8 Ferrari)  1:34.284

BEDERATZIGARREN ILARA:

17. Pastor Maldonado (VEN/Williams FW35 Renault)    1:34.425

18. Charles Pic (FRA/Caterham CT03 Renault)         1:35.283

HAMARGARREN ILARA:

19. Jules Bianchi (FRA/Marussia MR02 Cosworth)      1:36.178

20. Giedo van der Garde (HOL/Caterham CT03 Renault) 1:36.304

HAMAIKAGARREN ILARA:

21. Max Chilton (GBR/Marussia MR02 Cosworth)        1:37.476

22. Esteban Gutiérrez (MEX/Sauber C32 Ferrari)      1:34.730

 

Albisteak (2)