Motoziklismoa
Hector Barberari sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote
Erredakzioa
Elkarrenganako salaketa baten ondorioz, Hector Barbera atxilotu du Polizia Nazionalak, bere neskalagunari eraso egitea leporatuta.
Sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote Hector Barbera MotoGPko pilotuari, bere neskalagunari eraso egitea leporatuta. Barberaren bikoteak ere, 23 urteko D.P., espetxe-zigorra jaso du, bost hilabetekoa.
Hala ere, emakumeraren zigorra baliorik gabe geratu da aurrekari penalak ez dituelako. Barberak, ordea, baditu eta gizarte lanak egin beharko ditu.
Elkarrenganako salaketa baten ondorioz, Hector Barbera atxilotu du Polizia Nazionalak. Gertakariak Xerezko hotel batean gertatu omen ziren.