Espainiako Sari Nagusia
Rosbergek lortu du 'pole'a eta Alonso bosgarren izan da
Erredakzioa
Hamilton izan da bigarren eta taldekidearekin batera irtengo da lehen ilaratik. Vettel (hirugarren) eta Raikkonen (laugarren) bigarren ilaratik irtengo dira.
Nico Rosbergek (Mercedes) lortu du 'pole'a Espainiako Sari Nagusian. Alemaniarra izan da onena, eta bere taldekidea den Lewis Hamilton izan da bigarren. Ondorioz, Mercedeseko bi pilotuak irtengo dira lehen ilaratik.
Sebastian Vettel (Red Bull) izan da hirugarren, eta Kimi Raikkonen (Lotus) izan da laugarren. Fernando Alonsok (Ferrari) bosgarren bukatu du entrenamendu ofiziala, eta hirugarren ilaratik aterako da.
Espainiako Sari Nagusiko irteera ordena:
Lehen ilara:
.1. Nico Rosberg ALE/Mercedes F1W04 1:20.718
.2. Lewis Hamilton GBR/Mercedes F1W04 1:20.972
Bigarren ilara:
.3. Sebastian Vettel ALE/Red Bull RB9 Renault 1:21.054
.4. Kimi Raikkonen FIN/Lotus E21 Renault 1:21.177
Hirugarren ilara:
.5. Fernando Alonso ESP/Ferrari F138 1:21.218
.6. Felipe Massa BRA/Ferrari F138 1:21.219
Laugarren ilara:
.7. Romain Grosjean FRA/Lotus E21 Renault 1:21.308
.8. Mark Webber AUS/Red Bull RB9 Renault 1:21.570
Bosgarren ilara:
.9. Sergio Pérez MEX/McLaren MP4/28 Mercedes 1:22.069
10. Paul di Resta GBR/Force India VJM06 Mercedes 1:22.233
Seigarren ilara:
11. Daniel Ricciardo AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari 1:22.127
12. Jean-Eric Vergne FRA/Toro Rosso STR8 Ferrari 1:22.166
Zazpigarren ilara:
13. Adrian Sutil ALE/Force India VJM06 Mercedes 1:22.346
14. Jenson Button GBR/McLaren MP4/28 Mercedes 1:22.355
Zortzigarren ilara:
15. Nico Hülkenberg ALE/Sauber C32 Ferrari 1:22.389
16. Esteban Gutiérrez MEX/Sauber C32 Ferrari 1:22.793
Bederatzigarren ilara:
17. Valteri Bottas FIN/Williams FW35 Renault 1:23.260
18. Pastor Maldonado VEN/Williams FW35 Renault 1:23.318
Hamargarren ilara:
19. Giedo van der Garde HOL/Caterham CT03 Renault 1:24.661
20. Jules Bianchi FRA/Marussia MR02 Cosworth 1:24.713
Hamaikagarren ilara:
21. Max Chilton GBR/Marussia MR02 Cosworth 1:24.996
22. Charles Pic FRA/Caterham CT03 Renault 1:25.070.