Itxi

Frantziako S.N.

Dani Pedrosak garaipena eta lidergoa lortu ditu, Le Mansen

Erredakzioa

Espainiarrak Cal Crutchlow eta Marc Marquez gainditu ditu, eta Moto GP mailako lider berria da. Moto3 mailan, Maverick Viñales nagusitu da.

Dani Pedrosa. Argazkia: EFE

Dani Pedrosa espainiarrak (Repsol Honda) irabazi du Le Manseko zirkuituan (Frantziako Sari Nagusia), eta Marc Marquez taldekideari Munduko Txapelketako lidergoa kendu dio.

Pedrosak Cal Crutchlow britainiarra eta Marc Marquez gainditu ditu, atzoko entrenamendu ofizialetan erorikoa izan ondoren. Marquez bere taldekideak bederatzigarren posiziotik hirugarrenera egin du.

Jorge Lorenzo 2012ko munduko txapeldunak (Yamaha) zazpigarren bukatu du, Alvaro Bautistaren (Honda) atzetik.

Dani Pedrosak 83 puntu diitu sailkapen nagusian, eta Marc Marquez bigarren postuan gelditu da, 77 punturekin. Lorenzok 66 puntu ditu, eta Crutchlowek 55.

--Sailkapena (MotoGP).

1. Dani Pedrosa         (ESP/Honda)       49'17.707.

2. Cal Crutchlow        (GBR/Yamaha)        + 4.863.

3. Marc Marquez         (ESP/Honda)            6.94.

4. Andrea Dovizioso     (ITA/Ducati)         10.087.

5. Nicky Hayden         (USA/Ducati)         18.471.

6. Alvaro Bautista      (ESP/Honda)          23.561.

7. Jorge Lorenzo        (ESP/Yamaha)         27.961.

8. Michele Pirro        (ITA/Ducati)         40.775.

9. Bradley Smith        (GBR/Yamaha)         41.407.

10. Stefan Bradl         (ALE/Honda)        1'00.995.

 

Maverick Viñalesek (KTM) irabazi du Le Manseko zirkuituan, Moto3 mailan, eta espainiarrak Frantziako Sari Nagusia eskuratu du. Viñalesek Alex Rins (Estrella Galicia 0,0-KTM) eta Luis Salom (KTM) taldekidea gainditu ditu, eta sailkapen nagusiko lehenengo postuan sendo jarraitzen du, 90 punturekin.

--Sailkapena (Moto3).

1. Maverick Viñales   (ESP/KTM)              42'05.448.

2. Alex Rins          (ESP/KTM)                + 1.264.

3. Luis Salom         (ESP/KTM)                  1.387.

4. Jonas Folger       (ALE/Kalex KTM)           14.593.

5. Alex Marquez       (ESP/KTM)                 37.949.

6. Jakub Kornfeil     (CHE/Kalex KTM)           40.295.

7. Romano Fenati      (ITA/FTR Honda)           43.325.

8. Brad Binder        (SUD/Suter Honda)         43.537.

9. Alexis Masbou      (FRA/FTR Honda)           45.511.

10. Isaac Viñales      (ESP/FTR Honda)           45.674.

Albisteak (2)