Denboraldiaurrea
Ferrari izan da azkarrena Xerezko lehen entrenamenduetan
Erredakzioa
Kimmi Raikkonen pilotu finlandiarrak egin du denborarik onena (1.20.8419).
Ferrari izan da azkarrena Xerezen egindako Bat Formulako denboraldiaurreko lehen entrenamenduetan.
Kimmi Raikkonen pilotu finlandiarrak egin du denborarik onena (1.20.8419) asteazken honetan jokatutako azken entrenamenduan eta berarentzat izan da ere denbora orokor onena.
Marcus Ericsson (Sauber) sailkatu da bigarren, 1.22.019-ko denborarekin, eta Mercedeseko Lewis Hamilton izan da hirugarren (1.22.172).
Bartzelonako zirkuituan egingo dira denboraldiaurreko hurrengo entrenamenduak, otsailaren 19tik 22ra.