FIAren azterketaren zain
Alonso Malaysian izango dela baieztatu du McLarenek
Erredakzioa
Asturiarrak istripua izan zuen otsailean Montmelon entrenatzen ari zela, eta ez zuen denboraldiko lehen proba jokatu, Australian.
Fernando Alonsok Malaysiako Sari Nagusian hartuko duela parte baieztatu du McLaren-Honda taldeak. Halere, FIAk ostegunean egingo dion azterketa fisikoa gainditu beharra daukala jakinarazi du McLarenek.
Asturiarrak istripua izan zuen otsailean Montmelon entrenatzen ari zela, eta ez zuen denboraldiko lehen proba jokatu, Australian. Ohar batean eman du Ingalaterrako taldeak Alonsoren egoeraren berri.