Itxi

Alonso hamabosgarren

Hamiltonek lehen postua eskuratu du Austrian

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Mercedes taldeko Nico Rosbersg eta Lewis Hamilton pistaz kanpo gelditu dira azken unean, hala ere, Vettel ez da aukeraz baliatu, eta azkenik, Hamiltonekiko ia segundo erdira iritsi da.  

Lewis Hamilton, Mercedes taldeko pilotua. Argazkia: EFE

Mercedes taldeko Lewis Hamilton pilotuak “pole position” delakoa eskuratu du Austriako Txapelketan. Denboraldiko zortzigarren proba izan da honakoa, eta Red Bull Ring zirkuituan jokatu da. Pilotu britainiarraren ondoren, Nico Rosbersg taldekidea heldu da eta hirugarren postuan eta podiuma osotuz, Ferrari taldeko Vettel.

Bestalde, Fernando Alonsok (McLaren) hambosgarren postua eskuratu zuen, baina zigorren ondorioz, azkena aterako da. Carlos Sainzek (Toro Rosso), aldiz, ez dago batere pozik bere hamairugarren postuarekin, denbora ezin izan baitu hobetu.