Itxi

Nagusitasun handiz

Hondarribiko rallysprintean: Vilariño, nagusi Hondarribian

K.I.

Erredakzioa

Larunbateko proban, Iban Tarsicio sailkatu zen bigarren eta podiuma Mario Perezek osatu zuen.

Ander eta Angela Vilariño onenak izan ziren Hondarribiko rallysprintean. Nagusitasun handiz lortu zuten garaipena, hiru erlojupekoetan azkarrenak izan ondoren.

Lehen erlojupekoan 5''29''''ko denbora egin zuen hondarribitarrak. Joseba Zapirain izan zen bigarren, 5 hamarrenekora. Bazirudien garaipenerako borroka egon zitekeela, baina bigarren erlojupekoan Zapirainek istripu txiki bat izan zuen, eta erretiratu egin zen. Bigarren erlojupeko horretan Vilariñok ibilbideko errekorra ezarri zuen, lehendik Gorka Apalantzak zeukana hobetuz: 5''22''''. Eta jada garaipen poltsikoan zuela, hirugarren erlojupekoan berriz marka hobetu zuen: 5''20.8.

Sailkapenean bigarren Iban Tarsicio sailkatu zen eta podiuma osatuz Mario Perez.

SAILKAPENA
1 Ander Vilariño Angela Vilariño Subaru Impreza WRC 16:12,8
2 Iban Tarsicio Iñigo Peña Ford Scort Cosworth 17:04,6
3 Mario Perez Javi Ortega Renault Clio sport 17:21,1
4 Luciano Arrabal Borja Aguado Seat Ibiza Kit-Car 17:33,6
5 Mikel Urkiola Samuel Benitez Mitsubishi EVO IX 17:37,6
6 Jesus Perez Alejandro Perez Citroen saxo VTS 17:37,7
7 David Ardions Sergio Porcel Renault Clio Sport 17:39,0
8 Mattin Villares Juan Bidegain Renault Clio Sport 17:44,2
9 Ricardo Tricio Domeka Vera Mitsubishi EVO V 17:48,0
10 Damian Sainz Andoni Urien Renault Clio Sport 17:49,9

CLASIFICACIÓN