Itxi

Bahreingo Sari Nagusia

Bat Formula: 'Pole'a lortu du Vettelek eta Alonso, hirugarren

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Felipe Massak bere taldekidea baino denbora hobea egin du eta bigarren izan da. Hamiltonek laugarren bukatu du eta Schumacherrek zazpigarren egin du.

Sebastian Vettel (RedBull) izan da azkarrena Bahreingo Sari Nagusiko entrenamendu ofizialetan eta berak lortu du ''pole''a.

Pilotu alemaniarrarekin batera Felipe Massa egongo da lehen ilaran. Ferrariko pilotu brasildarrak bigarren bukatu du eta bere taldekidea den Fernando Alonsok baino denbora hobea egin du. Asturiarra hirugarren izan da eta bigarren ilaratik aterako da. Berarekin, ilara hortan Lewis Hamilton (McClaren) egongo da.

Michael Schumacherrek (Mercedes) zazpigarren postuan bukatu du eta laugarren ilaratik aterako da. Ilara horretatik aterako da baita iazko munduko txapelduna den Jenson Button (McClaren). Pedro De la Rosa (BMW Sauber) zazpigarren ilaratik aterako da hamalaugarren bukatu ondoren eta Jaime Algersuarik (Toro Rosso) 18. postuan bukatu du.

Bahreingo Sari&' || 'nbsp;Nagusiko irteera lerroa honela geratu da:

LEHEN ILARA:

Sebastian Vettel (GER) RBR RB6 Renault 1:54.101
Felipe Massa (BRA) Ferrari F10 1:54.242

BIGARREN ILARA:

Fernando Alonso (ESP) Ferrari F10 1:54.608
Lewis Hamilton (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes 1:55.217

hIRUGARREN ILARA:

Nico Rosberg (GER) Mercedes GP MGP W01 1:55.241
Mark Webber (AUS) RBR RB6 Renault 1:55.284

LAUGARREN ILARA:

Michael Schumacher (GER) Mercedes GP MGP W01 1:55.524
Jenson Button (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes 1:55.672

BOSGARREN ILARA:

Robert Kubica (POL) Renault R30 1:55.885
Adrian Sutil (GER) Force India VJM03 Mercedes 1:56.309

SEIGARREN ILARA:

Rubens Barrichello (BRA) Williams FW32 Cosworth 1:55.330
Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India VJM03 Mercedes 1:55.653

ZAZPIGARREN ILARA:

Nico Hulkemberg (GER) Williams FW32 Cosworth 1:55.857
Pedro de la Rosa (ESP) BMW Sauber C29 Ferrari 1:56.237

ZORTZIGARREN ILARA:

Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso STR5 Ferrari 1:56.265
Kamui Kobayashi (JPN) BMW Sauber C29 Ferrari 1:56.270

bEDERATZIGARREN ILARA:

Vitaly Petrov (RUS) Renault R30 1:56.619
Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso STR5 Ferrari 1:57.071

HAMARGARREN ILARA:

Timo Glock (GER) Virgin VR01 Cosworth 1:59.728
Jarno Trulli (ITA) Lotus T127 Cosworth 1:59.852

HAMAIKAGARREN ILARA:

Heikki Kovalainen (FIN) Lotus T127 Cosworth 2:00.313
Lucas di Grassi (BRA) Virgin VR01 Cosworth 2:00.587

HAMABIGARREN ILARA:

Bruno Senna (BRA) HRT F1 HRT1 Cosworth 2:03.240
Karun Chandhok (IND) HRT F1 HRT1 Cosworth 2:04.904

Albisteak (1)