Itxi

Australiako Sari Nagusia

Bat Formula: Vettelek lortu du 'pole'a eta Alonso, hirugarren

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Redbull taldearentzat izan dira lehen bi postuak Webberrek bigarren bukatu baitu. Massa, bosgarren izan da, Schumacher zazpigarren eta Hamiltonek ezustekoa eman du hamaikagarren bukatu ondoren.

Redbull taldeko Sebastian Vettelek lortu du ‘pole’a Australiako Sari Nagusian. Alemaniarra izan da azkarrena entrenamendu ofizialetan eta bere taldekidea den Webberrek bukatu du bigarren postuan. Biak lehen ilaratik aterako dira.

Fernando Alonso (Ferrari) izan da hirugarren eta asturiarrarekin batera Jenson Button (McClaren) munduko txapelduna egongo da bigarren ilaran. Ferrari taldeko beste gidaria, Felipe Massak bosgarren bukatu du saioa. Michael Schumacher (Mercedes GP) zazpigarren izan da eta laugarren ilaratik aterako da.

Ezustekoa Lewis Hamiltonek (McClaren) eman du entrenamendu ofizialak 11. postuan bukatuz.

Honela geratu da Australiako Sari Nagusiko irteera ordena:

LEHEN&' || 'nbsp;ILARA:

Sebastian Vettel (GER) RBR RB6 Renault 1:24.919
Mark Webber (AUS) RBR RB6 Renault 1:24.035

BIGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Fernando Alonso (ESP) Ferrari F10 1:24.111
Jenson Button (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes 1:24.675

HIRUGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Felipe Massa (BRA) Ferrari F10 1:24.837
Nico Rosberg (GER) Mercedes GP MGP W01 1:24.884

LAUGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Michael Schumacher (GER Mercedes GP MGP W01 1:24.927
Rubens Barrichello (BRA) Williams FW32 Cosworth 1:25.217

BOSGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Robert Kubica (POL) Renault R30 1:25.372
Adrian Sutil (GER) Force India VJM03 Mercedes 1:26.036

SEIGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Lewis Hamilton (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes 1:25.184
Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso STR5 Ferrari 1:25.638

ZAZPIGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India VJM03 Mercedes 1:25.743
Pedro de la Rosa (ESP) BMW Sauber C29 Ferrari 1:25.747

ZORTZIGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Nico Hulkemberg (GER) Williams FW32 Cosworth 1:25.748
Kamui Kobayashi (JPN) BMW Sauber C29 Ferrari 1:25.777

BEDERATZIGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso STR5 Ferrari 1:26.089
Vitaly Petrov (RUS) Renault R30 1:26.471

HAMARGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Heikki Kovalainen (FIN) Lotus T127 Cosworth 1:28.797
Jarno Trulli (ITA) Lotus T127 Cosworth 1:29.111

HAMAIKAGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Timo Glock (GER) Virgin VR01 Cosworth 1:29.592
Lucas di Grassi (BRA) Virgin VR01 Cosworth 1:30.185

HAMABIGARREN&' || 'nbsp;ILARA:

Bruno Senna (BRA) HRT F1 HRT1 Cosworth 1:30.526
Karun Chandhok (IND) HRT F1 HRT1 Cosworth 1:30.613

Albisteak (1)