Itxi

Qatargo Sari Nagusia

Efren Vazquezek historia egin du podiumean sartuta

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Herri Torrontegik 1994an podiuma lortu zuenetik ez da euskaldun bat ere marka hori berdintzeko gai izan gaur arte.

Efren Vazquez euskalduna lehen aldiz igo da podiumera munduko txapelketako Sari Nagusi baten. Bizkaitarrak bigarren bukatu du Qatargo Sari Naguasian 125cc-etako mailan.

Herri Torrontegik 1994an azkenekoz podiumera igo zuenetik ez da euskaldun bakarra ere marka hori berdintzeko gai izan gaur arte. Bere ikasleak lortu du bera bezala podiumera igotzea.

Lasterketa hasieratik aurreneko taldean joan da Efren, itzuli batzutan lasterketa buru ere izan delarik. Azken itzulian Nico Terolek abantaila hartu du eta lasterketa irabazi du. Efren Vazquezek eta Marc Marquezek lehia estua izan dute atzetik. Efren hirugarren postuan iritsi da azken bihurgunera eta helmugako marraren gainean aurrea hartu dio Marc Marquezi. Bizkaitarra bigarren izan da eta Marquez, hirugarren.

Qatargo&' || 'nbsp;Sari&' || 'nbsp;Nagusiko sailkapen ofizialak 125cc-etako mailan:

1. Nicolas Terol (ESP/Aprilia) 38:25.644
.2. Efren Vazquez (EUS/Derbi) + 2.395
.3. Marc Marquez (ESP/Derbi) + 2.420
.4. Pol Espargaro (ESP/Derbi) + 2.840
.5. Sandro Cortese (GER/Derbi) + 3.526
.6. Randy Krummenacher (SUI/Aprilia) + 3.569
.7. Esteve Rabat (ESP/Aprilia) + 3.692
.8. Bradley Smith (GBR/Aprilia) + 13.719
.9. Tomoyoshi Koyama (JPN/Aprilia) + 14.337
10. Alexis Masbou (FRA/Aprilia) + 15.917
11. Danny Webb (GBR/Aprilia) + 28.744
12. Johann Zarco (FRA/Aprilia) + 35.667
13. Alberto Moncayo (ESP/Aprilia) + 36.831
14. Jasper Iwema (HOL/Aprilia) + 36.854
15. Jonas Folger (GER/Aprilia) + 38.899

Albisteak (1)