Shanghaiko Sari Nagusia
Bat Formula: Hamiltonek denbora onena lortu du bigarren saioan
Erredakzioa
Gidari ingelesa azkarrena izan da Rosberg, Button eta Schumacherren aurretik. Alonsok bere Ferrariko motorra hautsi egin du lehen saioan eta bigarrenean hamargarren postuan bukatu du entrenamendua.
Lewis Hamiltonek denbora onena egin du Txinako entrenamendu libreetako bigarren saioan. Gidari britaniarrak, Nico Rosberg (Mercedes GP) 0,25 segundotan gainditu du eta hirugarren entrenamenduetan, Jenson Button (MacLaren) izan da, Hamilton bere taldekidearen 0,38 segundora.
Laugarren postuan Michael Schumacher gelditu da, beraz, lehen lau postuak Mercedes motorra duten bi taldeek lortu dituzte.
Alonso eta Massaren Ferrariak hamargarren eta hamaikagarren postuetan amaitu dituzte entrenamenduak, Hamiltonek egin duen denboratik 1.3 segundora. Asturiaseko gidariak, bere Ferrariko motorra hautsi egin du lehen entrenamendu saioan eta ezin izan dite nahi beste buelta egin Txinako zirkuituan.
Entrenamendu libreen bigarren saioa:
.1.Lewis Hamilton (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes 1:35.217
.2.Nico Rosberg (GER) Mercedes GP MGP W01 1:35.465
.3.Jenson Button (GBR) McLaren MP4/25 Mercedes 1:35.593
.4.Michael Schumacher (GER Mercedes GP MGP W01 1:35.602
.5.Sebastian Vettel (GER) RBR RB6 Renault 1:35.791
.6.Mark Webber (AUS) RBR RB6 Renault 1:35.995
.7.Adrian Sutil (GER) Force India VJM03 Mercedes 1:36.254
.8.Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso STR5 Ferrari 1:36.377
.9.Robert Kubica (POL) Renault R30 1:36.389
10.Fernando Alonso (ESP) Ferrari F10 1:36.604
11.Felipe Massa (BRA) Ferrari F10 1:36.944
12.Vitaly Petrov (RUS) Renault R30 1:36.986
13.Pedro de la Rosa (ESP) BMW Sauber C29 Ferrari 1:37.421
14.Kamui Kobayashi (JPN) BMW Sauber C29 Ferrari 1:37.431
15.Rubens Barrichello (BRA) Williams FW32 Cosworth 1:37.657
16.Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India VJM03 Mercedes 1:37.804
17.Nico Hulkemberg (GER) Williams FW32 Cosworth 1:37.867
18.Jarno Trulli (ITA) Lotus T127 Cosworth 1:39.624
19.Heikki Kovalainen (FIN) Lotus T127 Cosworth 1:39.947
20.Timo Glock (GER) Virgin VR01 Cosworth 1:40.233
21.Karun Chandhok (IND) HRT F1 HRT1 Cosworth 1:41.008
22.Lucas di Grassi (BRA) Virgin VR01 Cosworth 1:41.107
23.Bruno Senna (BRA) HRT F1 HRT1 Cosworth 1:41.345
24.Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso STR5 Ferrari