Larunbatean
Rallysprinta: Vilariño, nagusi Ikasberrian
K.I.
Erredakzioa
Vilariñok garaipen ederra, Joxe Labakakl bigarren postu bikaina eskuratu zuen eta Ricardo Triciok osatu zuen podiuma.
Larunbatean burutu zen Ikasberri rallyspriñaren XI. ekitaldia. Azpeitian hasi, Errezil igaro, eta Bidegoianen amaitu. Ander Vilariño izan zen irabazle argia.
Lehen erlojupekoan Iñaki Alberdik egin zuen denborarik onena, Ander Vilariño 2,5 segundora gelditu zelarik. Gainontzekoei tarte handia atera zieten. Bigarren erlojupekoan, aurreko denborak hobetzen ari zela, Alberdik arazo mekanikoa izan zuen eta bertan behera utzi lasterketa. Vilariñok denbora 9 segundotan hobetu zuen, 7:02tan geldituz. Eta hirugarrengoan, jada garaipena poltsikoan zeukanean, zazpi minututik jeistea lortu zuen, 6:59.9ko denbora eginez.
Vilariñok garaipen ederra, Joxe Labakakl bigarren postu bikaina eskuratu zuen eta Ricardo Triciok osatu zuen podiuma.
Ander eta Angela Vilariñok orain arte korritu diren lasterketa guztietan lortu dute garaipena.
SAILKAPENA
1 Ander Vilariño Angela Vilariño 00:21:14.000
2 Joxe Labaka Eli Bergara 00:23:05.600
3 Ricardo Tricio Domeka Vera 00:23:15.100
4 Lebeiti Argoitz Ircio 00:23:16.000
5 Rafa Ateka Oihane Ituarte 00:23:20.600
6 Aingeru Castro Angel Castro 00:23:27.300
7 Iban Tarsicio Iñigo Peña 00:23:34.700
8 Andoni López Iñigo Korres 00:23:38.300
9 Urtzi Beristain Arkaitz Olalde 00:23:50.600
10 Martín Villares Juan Bidegain 00:23:56.800