Itxi

Larunbat honetan

Denboraldiko lehen rallia Lekunberrin

K.I.

Erredakzioa

Bi ibilbide ditu lasterketak: Saldiaskoa eta Uitzikoa. Bakoitzean hiru erlojupeko egingo dira guztira, orotara sei, 60 kilometrotik gora.

Euskal egutegiko lehen rallia burutuko da datorren larunbatean Lekunberrin. RAC Navarra ralliak zabalduko du egutegia. Lasterketa honen hamabosgarren ekitaldia izango da.

50 dira izena eman duten gidariak. Tartean daude denboraldi honetan ia dena irabazten ari den Ander Vilariño edo munduko txapelketan aritu ohi den Gorka Antxustegi.

Bi ibilbide ditu lasterketak: Saldiaskoa eta Uitzikoa. Bakoitzean hiru erlojupeko egingo dira guztira, orotara sei, 60 kilometrotik gora.