Eroriko larria
Motoziklismoa: Rossik agur esan dio denboraldiari
Erredakzioa
Italiarrak erorikoa izan du bigarren entrenamendu libreetan eta tibia eta peronea hautsi ditu.
Valentino Rossi italiarrak ezin izango du aurtengo motoziklismo txapelketan gehiago parte hartu. Italiako Sari Nagusira begira egindako bigarren entrenamendu libreetan erorikoa izan du eta tibia eta peronea hautsi ditu.
Helikoptero batean Florentziako ospitalera eraman dute eta bertan ebakuntza egingo diote. Gutxienez bi hilabete beharko ditu erabat osatzeko eta denbora horretan sei proba korrituko dira, beraz agur esan dio denboraldiari.