Philip Islandeko zirkuitua
Australiako S.N.: Stonerrek 'pole'a lortu du, Lorenzo gaindituz
Erredakzioa
125-ean, Marc Marquezek lortu du denborarik onena eta Efren Vazquezek zazpigarren postua eskuratu du. Moto2-n, De Angelisek lortu du 'pole'a.
Casey Stoner australiarrak (Ducati) egin du denborarik onena Moto GP-n, etxeko zaleen aurrean, Jorge Lorenzo (Yamaha) azken unena gaindituz. Bien arteko lehia paregabea izan da.
125-ean,&' || 'nbsp; Marc Marquez espainiarrak Sandro Cortese eta Pol Espargaro gainditui ditu ''pole''a eskuratzeko. Efren Vazquez bilbotarra zazpigarren postutik irtengo da biharko lasterketan.
Moto2-n Alex de Angelis (Motobi) izan da azkarrena Scott Redding britaniarraren aurretik. Toni Elias munduko txapelduna bederatzigarren izan da.