Itxi

Monakoko kontseiluan

FIAk talde aginduak baimentzea erabaki du

Erredakzioa

Ez da aldaketa bakarra: bitarteko pneumatikoak erabili ahal izango dira berriro ere, jarraian abiadura-kaxa bost probetan eta aurreratu ahal izango dutelsegurtasun autoaa pilotuek pistara ateratzean.

Nazioarteko Automobilismo Federazioak (FIA) talde aginduak baimentzea erabaki du ostiral honetan Monakon egin duten kontseiluan. Aurten polemika sortu zen Alemaniako Sari Nagusian Massak, talde agindu baten ondorioz, Alonsori irabazten utzi zionean. FIAk hartutako erabakiarekin, mota horretako eztabaidak bukatuko dira.

Ez da FIAk hurrengo denboraldiari begira egingo duen aldaketa bakarra: bitarteko pneumatikoak erabili ahal izango dira berriro ere, jarraian abiadura-kaxa bost probetan eta segurtasun autoa aurreratu ahal izango dutela pilotuek pistara ateratzean.