Italiako ralli batean
Robert Kubica pilotuak istripu larria izan du
Erredakzioa
Poloniako gidariak eskuin besoan, eskuan eta hankan hausturak ditu, baina medikuek bere eskuineko eskua ebakitzearen erabakia baztertu dute.
Robert Kubica pilotuak istripu larria izan du Genovan korritzen ari den ''Ronde di Andora'' rallian. ''La Gazzetta dello Sport''ek jakitera eman duenaren arabera poloniarraren autoa bidetik irten da eta eliza baten hormaren kontra jo du.
Autoan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute. Berehala Pietra Ligure ospitalera eraman dute.&' || 'nbsp; Italiako hedabideen arabera, ez du konortea galdu, baina "hainbat kolpe" ditu eta pronostiko "erreserbatua" duela dio haren mediku txostenak. Jacub Gerber kopilotua onik atera da.
Lotus taldeko medikuek adierazo dutenez, gidariak eskuin besoan, eskuan eta hankan hausturak ditu.