Itxi

Medikuen iritzia

Kubicak urte bete beharko du eskuin eskua guztiz osatzeko

Erredakzioa

Medikuek diote ebakuntza ondo atera dela eta horren erakusle dela pilotuak eskua bero duela. Sei egun beharko dira odol zirkulazioak ondo erantzuten duen edo ez jakiteko.

Robert Kubica Bat Formulako gidariak istripu larria izan zuen igandean Italia iparraldean rally bat korritzen ari zenean. Ospitalera eraman behar izan zuten eta zazpi orduko ebakuntza egin behar izan zioten. Genevatik gertu dagoen ospital baten egin zioten ebakuntza. Igor Rosello izan zen ebakuntzan egon zen medikuetako bat eta ebakuntza ondo joan dela esan du.

"Eskua bero dago eta horrek esan nahi du ebakuntza ondo joan dela" esan zuen Rosellok. Medikuak honakoa gaineratu zuen: "Sei egun beharko dira gutxienez eskuko odol zirkulazioak ondo erantzuten duen jakiteko". Rosellok dioenez Kubicak urte bete beharko du eskuin eskuko mugimendua guztiz berreskurtazeko.

"Ebakuntza oso zaila izan da bere besoa bitan zatituta baitzegoen hezurretan eta tendoietan lesio larriaik zituelaerik", esan zuen Rosello medikuak ebakuntza bukatu eta gero.

Operazioaren ondoren Robert Kubica gau guztia azterketapean egon da bere kondizioak "serioak" baitziren.


Albisteak (1)