Istripu larria
Kubicak eskuko atzamarrak mugitu eta hitz egin ahal izan du
Erredakzioa
Senideekin egon da poloniarra eta Jacub Gerber bere kopilotuagatik galdegin du. Guzti hori bere "sendatze prozesurako pozgarria" dela diote medikuek.
Robert Kubicak istripu larria izan zuen igandean Italiako ralli batean eta berehala operatu behar izan zuten (zazpi ordu kirofanoan), baina dagoeneko eskuetako atzamarrak mugitu ditu eta hitz egin ahal izan du.
Renaultek ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, senideekin egon da poloniarra eta Jacub Gerber bere kopilotuagatik galdegin du. Guzti hori bere "sendatze prozesurako pozgarria" dela diote medikuek. Ebakuntza gehiago egin beharko dizkiote.