Itxi

Gazzetta dello Sporten

Vettelentzat ametsa izango litzateke Ferrariko pilotua izatea

Erredakzioa

Munduko txapeldunak dio oso berezia izango litzatekeela bere izena talde italiarreko zerrendan azaltzea.

Sebastian Vettel Bat Formulako azken txapeldunak esan du "ametsa" izango litzatekeela Ferrari taldeko pilotua izatea, baina momentuz RedBullen pozik dagoela adierazi du. Adierazpen hauek "La Gazzetta dello Sport" egunkarian.

Pilotu alemaniarrak esan zuen Ferrari "oso azkarra eta Bat Formulako legenda" dela. "Nire ametsa egunen baten Maranellorentzat korritzea da", gaineratu zuen.

Bere izena Ferrariko pilotuen zerrendan ezarri nahi du Vettelek: "Nire izena munduko txapeldunen artean egotea oso berezia da, baina berezia izango litzateke baita Ferrariko pilotuen zerrendan azaltzea".

Robert Kubicaren inguruan ere hitz egin zuen Sebastian Vettelek. "Garrantzitsuena bizirik dagoela eta eskua sentitzen duela da. Bat Formulara itzultzea eta bizitza normala eraman ahal izatea opa diot", gaineratu zuen alemaniarrak.


Albisteak (2)