Iragarpen medikua
Robert Kubicaren osasun egoera 'ona' da hiru ebakuntzaren ondoren
Erredakzioa
"Pilotuaren osasun egoera ona da, operatutako organoek ez dute infekziorik izan", dio azken iragarpen medikuak.
Hiru ebakuntza gainditu ondoren Robert Kubica Bat Formulako pilotuaren osasun egoera ona dela jakinarazi dute poloniarra dagoen Italiako ospitaleko zerbitzu medikuek.
"Osasun egoera ona da. Ebakuntza egin diogun organoek ez dute inolako infekziorik jasan eta parametro guztiek normaltasuna adierazten dute", dio azken iragarpen medikuak.
Santa Corona de Pietra Ligure (Genova) ospitalean ari da errekuperatzen Kubica, errehabilitazio departamenduan. Ukondoa, hanka eta sorbalda operatu dizkiote Kubicari.
Lotus-Renault taldeko pilotu poloniarrak istripu larria jasan zuen iragan otsailaren 6an Italia iparraldean rally bat burutzen ari zenean.