Egungo munduko txapelduna
Vettelek 2014. urtera arte luzatu du kontratua Red Bullekin
Erredakzioa
Taldeak ez du hitzarmen berriaren baldintza ekonomikoen inguruko xehetasunik eman.
Sebastian Vettelek 2014. urtera arte luzatu du Red Bullekin zuen kontratua, Austriako taldeak jakinarazi duenaren arabera.
1998. urtetik daramatza Vettelek Red Bullen. Pilotu alemaniarraren kontratua 2012.ean bukatzen zen. Taldeak ez du hitzarmen berriaren baldintza ekonomikoen inguruko xehetasunik eman.