Itxi

18 zirkuitu guztira

Qatarren hasiko da motoziklismoko munduko txapelketa

Erredakzioa

Moto GPn Lorenzo, Stoner, Rossi eta Pedrosa dira faborritoak. Moto 2n Julian Simonek eta Bradlek dirudite indartsuenak. 125cc mailan Efren Vazquez euskal pilotua onenen artea egoten saiatuko da.

Motoziklismoko munduko txapelketa ostegun honetan hasiko da Qatarren. Lehenik entrenamendu libreak burutuko dira ostegunean era ostiralean, larunbatean entrenamendu ofizialak eta igandean Sari Nagusia.

Moto GP, Moto 2 eta 125cc mailetan banatuta dauden 86 pilotu ariko dira lehian. Mundiala 18 zirkuitutatik pasako da Chesten bukaera emango zaiolarik.

Moto GPn Jorge Lorenzo, Casey Stoner, Vantino Rossi eta Dani Pedrosa dira faboritoak. Denboraldiaurreko entrenamenduetan Stoner izan da denbora onenak lortu dituena.

Moto 2 mailan Stefan Bradl eta Julian Simon dira faboritoak, baina erne ibili beharko dira 2010en 125cc mailako txapelduna izan zen Marc Marquezekin.

125cc mailan iazko azpitxapelduna den Nico Terol da irabazteko aukera gehien dituena adituentzat. Aurten ere pilotu espainiarrak lehen postuetan egongo direla uste dute zaleek. Ikusi beharko da Efren Vazquez euskal pilotua zertarako gai den. Bizkaitarraren helburua onenen artean egotea da.

Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)