Urtarrilaren 1ean hasiko da
2012 Dakar rallya Argentinatik, Txiletik eta Perutik pasako da
Erredakzioa
Proba klasiko hau Mar del Platan hasi eta Liman bukatuko da.
Argentina, Txile eta Peru izango dira 2012an Dakar rallyak igaroko dituen herrialdeak. Hala jakinarazi dute gaur antolatzaileek.
Hegoamerikan burutuko den laugarren edizioa izango da aurtengoa. Etienne Lavigne lasterketako zuzendariak esan du "ibilide honekin intentsitate handiko lasterketa izango da eta egunero lehia bizia ikusia ahalko da".
2012ko edizioak hamalau etapa izango dite. Argentinak eta Txilek bosna etapa hartuko dituzte eta Peruk, lau. Atseden jardunaldia Copiaron egingo da.
Urtarrilaren 1ean emango zaio hasiera Dakar rallyari Mar del Platan. Bukaera, urtarrilaren 15ean emango zaio Peruko hiruburuan, Liman.