Itxi

Sepangeko zirkuitua

Bat Formula: Dena prest Malaisiako Sari Nagusirako

A.B.

Erredakzioa

Munduko Txapelketako bigarren lasterketa izango da. RedBullak eta Vettel dira faboritoak garaipena lortzeko. Ferrarik hobekuntzak aurkeztuko ditu Alonsok garaipena lortzeko aukerak izan ditzan.

Dena prest dago ostiral honetatik igandera artean Bat Formulako Munduko Txapelketako bigarren lasterketa burutzeko. Sepangeko zirkuituan abiadura eta mortor hotsa izango dira nagusi.

Vettel da liderra Australiako Sari Nagusia nagusitasunez irabazi ostean eta bere atldea RedBull da autorik azkarrena momentuz. Lewis Hamilton izan zen bigarren lehen lasterketan eta goiko postuetan jarraitu nahi du uste baino hobeto joan zen McClarenarekin. Petrov Renault taldeko gidaria izan zen hirugarren eta talde frantziarra izan zen denboraldi hasierako ezustekoa. Fernando Alonso eta Ferrari autoak uste baino atzerago egon ziren eta berrikuntzak plazaratuko dituzte Sari Nagusi honetarako.

Malaisiako Sari Nagusiko ordutegiak (Espainiako ordutegia):

Ostirala, apirilaren 8a:

04:00etan: Lehen entrenamendu libreak

08:00etan: Bigarren entrenamientos libreak

Larunbata, apirilaren 9a:

07:00etan: Hirugarren entrenamendu libreak (III)

10:00etan: Kalifikazioa (Polerazo lehia)

Igandea, apirilaren 10a:

10:00etan: Lasterketa


Albisteak (2)