Itxi

Bat Formula

Robert Kubica ospitaletik irten da

Erredakzioa

Gidari poloniarrak, otsailean Rally batean istripu larria izan ondoren, alta jaso du. Orain, lehiatzen hasteko prestatzen hasiko da Kubica.

Robert Kubicak orain dela hamar aste izan zuen istripuan, hainbat haustura izan zituen eta eskuineko eskua erdi ebaki behar izan zioten medikuek. Skoda batekin, eliza baten harresiaren aurka topa egin zuen poloniarrak eta egoera larrian gelditu zen.

Gidariaren medikuak, Ceccarelli jaunak, abuztura arte Kubicaren itzulera noiz izango den jakiterik ez dagoela argi utzi du.

"Ospitaletik irten bezain laster Monakon dudan etxera joango naz atseden hartzera" adierazi du Kubicak. "Ondoren, Ceccarelli medikuarekin, zirkuituetara itzultzeko entrenamenduekin hasi naiz pixkanaka".



Albisteak (3)