Itxi

Bat Formula

Turkiako S.N: Beste 'pole' bat Sebastian Vettelentzat

A.B.

Erredakzioa

Bere taldekidea den Mark Webberrek lortu du bigarren postua. Rosbergek eman du ezustekoa hirugarren postua lortuz eta Hamilton laugarren izan da. Fernando Alonsok bosgarren bukatu du.

Sebastian Vettelek ''pole'' berri bat lortu du Turkiako Sari Nagusian. RedBulleko pilotuak burutu diren lau Sari Nagusietako lau entrenamendu ofizialetan lehen postua lortu du. Bere taldekidea den Mark Webber (RedBull) bigarren izan da eta biak aterako dira lehen ilaratik.

Nico Rosbergek (Mercedes) eman du ezustekoa hirugarren postua lortuta. Berarekin batera bigarren ilaratik aterako da Lewis Hamilton (McClaren) britainiarra laugarren postuan bukatu baitu. Fernando Alonsok (Ferrari) bosgarren postuan bukatu du entrenamendu ofiziala eta hirugarren ilaratik aterako da. Gainera, alde garbitik irtengo du asturiarrak. Alonsorekin batera Jenson Button (McCLaren) egongo da, seigarren postuan buaktu baitu kalifikazio saioa.

Turkiako Sari Nagusiko irteera ordena:

LEHEN ILARA

Sebastian Vettel (GER) RBR RB7 Renault 1:25.049
Mark Webber (AUS) RBR RB7 Renault 1:25.454

BIGARREN ILARA:

Nico Rosberg (GER) Mercedes GP MGP W02 1:25.574
Lewis Hamilton (GBR) McLaren MP4/26 Mercedes 1:25.595

HIRUGARREN ILARA:

Fernando Alonso (ESP) Ferrari 150º Italia 1:25.851
Jenson Button (GBR) McLaren MP4/26 Mercedes 1:25.982

LAUGARREN ILARA:

Vitaly Petrov (RUS) Renault R31 1:26.296
Michael Schumacher (GER) Mercedes GP MGP W02 1:26.646

BOSGARREN ILARA:

Nick Heidfeld (GER) Renault R31 1:26.659
Felipe Massa (BRA) Ferrari 150º Italia sin tiempo

SEIGARREN ILARA:

Rubens Barrichello (BRA) Williams FW33 Cosworth 1:26.764
Adrian Sutil (GER) Force India VJM04 Mercedes 1:27.027

ZAZPIGARREN ILARA:

Paul di Resta (GBR) Force India VJM04 Mercedes 1:27.145
Pastor Maldonado (VEN) Williams FW33 Cosworth 1:27.236

ZORTZIGARREN ILARA:

Sergio Pérez (MEX) Sauber C30 Ferrari 1:27.244
Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso STR6 Ferrari 1:27.255

BEDERATZIGARREN ILARA:

Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso STR6 Ferrari 1:27.572
Heikki Kovalainen (FIN) Lotus T128 Renault 1:28.780

HAMARGARREN ILARA:

Vitantonio Liuzzi (ITA) HRT F1 F111 Cosworth 1:30.445
Timo Glock (GER) Virgin MVR02 Cosworth 1:30.692

HAMAIKAGASRREN ILARA:

Jarno Trulli (ITA) Lotus T128 Renault 1:30.813
Narain Karthikeyan (IND) HRT F1 F111 Cosworth 1:31.564

HAMABIGARREN ILARA:

Kamui Kobayashi (JPN) Sauber C30 Ferrari sin tiempo
Jerome d''Ambrosio (BEL) Virgin MVR02 Cosworth 1:29.673