Itxi

Bat Formula

Fernando Alonsok 2016ra arte berritu du Ferrarirekin akordioa

Erredakzioa

Asturiaseko gidariak bost urte gehiago emango ditu talde gorrian, italiarrekin akordio batera heldu eta gero.

Fernando Alonso gidari espainiarrak Ferrarirekin zuen akordioa luzau egin du 2016ra arte. Talde italiarrak komunikatu batean adierazi duenez, Alonsok bost urte gehiago emango ditu Maranellon.

“Akordioa lortzeagatik oso pozik nago. Ferrari oso gustora nago, bigarren familia bat da niretzat” adierazi du Alonsok.

“Maranellon lan egiten duten gizon eta emakumeengan konfiantza handia dut. Horregaitik akordioa luzatzea naturala izan da. Formula Batean nire azken taldea izando da Ferrari” gaineratu du gidariak.