Indiako Sari Nagusia
Alonsok ez dio garaipenari uko egingo, baina 'helburua podiuma da'
Erredakzioa
Asturiaseko gidariak jarraipena eman nahi die Japonian izandako sentsazio onei.
Fernando Alonsok Buddh Indiako zirkuituan aitortu duenez, helburu errealistena podiumera igotzea da. Hala ere, Asturiaseko gidariak ez dio garaipenari uko egingo. “Japonian, liderretik urrun egon arren, Buttonekin lehiatu ginen azken itzulira arte”, adierazi du Ferrariko pilotuak, bere autoarekin pozik.
Indiako zirkuitu berria interesgarria dela adierazi du Alonsok, hainbat kurba mota baititu. Ferrariko gidariak, hala ere, pistaren egoera txarra salatu du: “Ea hurrengo bi egunetan ibilbide garbia osatzen dugun, igandean lasterketa polita ikusteko”.