Abu Dhabiko Sari Nagusia
Vettel historia egiten saiatuko da
Erredakzioa
Alemaniako pilotuak gertu du denboraldi batean lortutako garaipen eta poleen errekorra; Alonsok ordaina hartu nahi du Abu Dhabin, iazkoaren ondoren.
Sebastián Vettelek (Red Bull), Bat Formulako Munduko Txapelketa bi urtez jarraian irabazi duen pilotuak, errekorrak lortzen saiatuko da Abu Dhabin. Alonso, berriz, ordaina hartzen saiatuko da, iaz zirkuitu honetan txapelketa galdu zuen eta.
Vettel (11 garaipen eta 13 pole lortu ditu) bi marka lortzetik oso gertu dago. Lehena, Nigel Mansellek 1992an lortutako pole kopurua (14) berdintzea. Bigarrena, berriz, Michael Schumacherrek 2004an lortutako garaipen kopurura (13) heltzea, hain zuzen.
Bestalde, Fernando Alonso eta Jenson Button Munduko Txapelketako bigarren postua lortzeko borrokatuko dira. Ingalaterrako pilotuak 13 puntu gehiago ditu, baina inork ez du amore emango.