Esperientzia berria
Arzak arduratuko da Bat Formulako Hispania Racing taldearen elikaduraz
Erredakzioa
Sukaldariak esan du "edozein euskaldunentzat ohore bat da horrelako proiektu garrantzitsu baten sartuta egotea".
Juan Mari Arzak euskal sukaldaria arduratuko da Bat Formulako Hispania Racing taldearen elikaduraz. Taldearen eta bere gonbidatuen elikaduraz arduratuko da 2012ko Bat Formulako Mundialean. Hau guztia, catering Arzak-Bokado enpresaren bitartez burutuko da.
Sukaldari talde batek bidaiatuko du HRT taldearekin eta eskuderia honen motorhome berrian izango dute sukaldea Europan burutzen diren lasterketetan. Europatik kanpora zirkuituek eskaintzen dituzten istalazioetan ariko dira lanean.
Lehen aldia da Juan Mari Arzaken mailako sukaldariren bat honelako zerbaitetaz arduratzen dena. "Edozein euskal sukaldarirentzat ohore bat da horrelako garrantzia duen proiketu baten parte izatea", adierazi du Arzakek