Bat Formula
20 lasterketa Melbournetik Brasilera, Austingo zirkuitu berria tartean
Erredakzioa
2012ko Munduko Txapelketa igandean hasiko da Australiako Sari Nagusiarekin eta azaroaren 25ean amaituko da Sao Paulon (Brasil).
Your browser doesn’t support HTML5 video
2012ko Bat Formula Munduko Txapelketa igandean hasiko da Australiako Sari Nagusiarekin, Melbournen, eta azaroaren 25ean amaituko da Sao Paulon (Brasil). Bi sari nagusi Espainian jokatuko dira eta guztira 20 lasterketa izango ditu Mundialak.
Egutegi nobedade nagusia AEBetako Sari Nagusia berreskuratzea izango da. Bost urte Munduko Txapelketatik at eman ostean, eta azken lasterketak Indianapolisen jokatu eta gero, Austingo (Texas) zirkuituak lekukoa hartuko du. Ibilbidea Hermann Tilke alemaniarrak diseinatu du eta Silverston (Britainia Handia), Hockenheim (Alemania) eta Istanbul Parkeko (Turkia) zirkuituetan inspiratu da.
Egutegia:
Martxoak 18: Australiako Sari Nagusia, Melbournen.
Martxoak 25: Malaysiako Sari Nagusia, Sepangen.
Apirilak 15: Txinako Sari Nagusia, Shangain.
Apirilak 22: Bahraingo Sari Nagusia, en Sakhiren.
Maiatzak 13: Espainiako Sari Nagusia, Montmelon (Bartzelona).
Maiatzak 27: Monako Sari Nagusia, Montecarlon.
Ekainak 10: Kanadako Sari Nagusia, Montrealen.
Ekainak 24: Europako Sari Nagusia, Valentzia (Espainia).
Uztailak 8: Britainia Handiko Sari Nagusia, Silverstonen.
Uztailak 22: Alemaniako Sari Nagusia, Hockenheimen.
Uztailak 29: Hungariako Sari Nagusia, Hungaroringen (Budapest).
Irailak 2: Belgikako Sari Nagusia, Spa-Francorchampsen.
Irailak 9: Italiako Sari Nagusia, Monzan.
Irailak 23: Singapurreko Sari Nagusia, Marina Bayn.
Urriak 7:Japoniako Sari Nagusia, Suzukan.
Urriak 14: Koreako Sari Nagusia, Yeongamen.
Urriak 28: Indiako Sari Nagusia, New Delhin.
Azaroak 4: Abu Dabiko Sari Nagusia, Yas Marinan.
Azaroak 18: AEBetako Sari Nagusia, Austinen (Texas).
Azaroak 25: Brasilgo Sari Nagusia, Sao Paulon.