Itxi

21 atxilotu

Pedrosa atxilotu dute yate kapitaina izateko azterketak erosteagatik

Erredakzioa

Espainiako pilotua larunbatean atxilotu zuten beste bederatzi pertsonarekin batera. Azterketa kilker batekin egiten harrapatu zuten pilotua.

Dani Pedrosa pilotua. Argazkia: EFE

Yate kapitaina izateko azterketak ustez erosten zituen sare bat desegin zuen Guardia Zibilak larunbatean. Guztira, 21 pertsona atxilotu zituzten, horien artean, Dani Pedrosa pilotu espainiarra, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Pilotua larunbatean atxilotu zuten beste bederatzi pertsonarekin batera. Azterketa kilker batekin egiten harrapatu zuten pilotua. Hala ere, Pedrosa aske utzi zuten ikerketaren emaitzaren zain. Pilotua auzipetu ala ez erabaki beharko du ikerketa horrek, iturri berdinen arabera.