Txinako S.N.
Schumacher, azkarrena bigarren entrenamendu libreetan
Erredakzioa
Fernando Alonso sailkapen nagusiko liderra hamargarren postuan sailkatu da. Hamilton izan da bigarren eta Vettel hirugarren.
Michael Schumacher (Mercedes) izan da azkarrena igandean korrituko den Txinako Sari Nagusirako egindako bigarren entrenamendu libreetan. Sailkapeneko liderra, Fernando Alonso, hamargarren sailkatu da.
Alemaniarraren atzetik Lewis Hamilton sailkatu da. Red Bulleko Sebastian Vettelek eta Mark Webberrek hirugarren eta laugarren bukatu dute.