Itxi

Britainia Handiko S.N.

Jorge Lorenzok hirugarren garaipena jarraian lortu du

Erredakzioa

Mallorcako gidariak Casey Stoner eta Dani Pedrosa gainditu ditu Silverstoneko zirkuituan. Moto2n Pol Espargarok aise gainditu ditu Redding eta Marquez, eta Moto3 mailan Viñales nagusitu da.

Lorenzo. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok (Yamaha) hirugarren garaipena jarraian lortu du Silverstoneko zirkuituan, Moto GP mailan. Garaipen garrantzitsua eskuratu du Mallorcako gidariak, txapelketako lider izaten jarraitzen baitu. Lorenzoren atzetik Honda taldeko Casey Stoner eta Dani Pedrosa sailkatu dira. Laugarren, Alvaro Bautista espainiarra izan da.

MotoGP:

1. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha) 41'16.429.
2. Casey Stoner (AUS/Honda) + 3.313.
3. Dani Pedrosa (ESP/Honda) 3.599.
4. Alvaro Bautista (ESP/Honda) 5.196.
5. Ben Spies (USA/Yamaha) 11.531.
6. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha) 15.112.
7. Nicky Hayden (USA/Ducati) 15.527.
8. Stefan Bradl (ALE/Honda) 22.521.
9. Valentino Rossi (ITA/Ducati) 36.138.
10. Hector Barbera (ESP/Ducati) 41.328.
11. Aleix Espargaro (ESP/ART) 1'03.157.

Pol Espargarok (Kalex) garaipena eskuratu du Britainia Handiko Sari Nagusian. Moto2 mailan gidari espainiarrak erakustaldia eman du, eta Scott Redding (Kalex) eta Marc Marquez (Suter) aise gainditu ditu. Sailkapen nagusian Marc Marquez espainiarrak lidergoa berreskuatu du. Espargaro eta Thomas Luthi, 96 punturekin bigarren eta hirugarren jarri dira.

Moto2:

1. Pol Espargao (ESP/Kalex) 38'29.792.
2. Scott Redding (GBR/Kalex) + 1.462.
3. Marc Marquez (ESP/Suter) 1.521.
4. Andrea Iannone (ITA/Speed Up) 2.851.
5. Simone Corsi (ITA/FTR) 3.803.
6. Claudio Corti (ITA/Kalex) 7.109.
7. Bradley Smith (GBR/Tech) 7.627.
8. Thomas Luthi (SUI/Suter) 7.669.
9. Dominique Aegerter (SUI/Suter) 15.847.
10. Mika Kallio (FIN/Kalex) 20.179.

Maverick Viñalesek (FTR Honda) eskuratu du garaipena Moto 3 mailan, Britainia Handiko Sari Nagusian. Viñalesek Luis Salom (Kalex KTM) eta Sandro Cortese alemaniarra gainditu ditu azkenengo itzulietan. Efren Vazquez bilbotarrak bosgarren postua lortu du Silverstonen.

Moto3:

1. Maverick Viñales (ESP/FTR Honda) 38'55.210.
2. Luis Salom (ESP/Kalex KTM) a 0.933.
3. Sandro Cortese (ALE/KTM) 1.023.
4. Alexis Masbou (FRA/Honda) 8.100.
5. Efren Vazquez (ESP/FTR Honda) 8.414.
6. Danny Kent (GBR/KTM) 8.637.
7. Romano Fenati (ITA/FTR Honda) 8.940.
8. Arthur Sissis (AUS/KTM) 9.046.
9. Zulfahmi Khairuddin (MAL/KTM) 9.208.
10. Miguel Oliveira (POR/Suter Honda) 15.613.



Albisteak (2)