Ducati utziko du
Yamahak Valentino Rossi fitxatu du, datozen bi denboraldietarako
Erredakzioa
Ducati utziko du italiarrak denboraldi bukaeran, eta Japoniako taldera itzuliko da. Rossik Moto GP mailako lau munduko txapelketa irabazi zituen Yamaharekin.
Nicky Haydenen kontratua berrituta eta Rossiren irteera kontuan hartuta, datorren denboraldirako talde lehiakorra osatzen saiatuko dela adierazi du Ducatik.
Yamahak, aldiz, Valentino Rossi datozen bi denboraldietarako “etxera” itzuliko dela jakinarazi du. Moto GP mailako lau munduko txapelketa eta 46 lasterketa irabazi zituen Rossik Yamaharekin.
"Rossiren fitxaketa albiste bikaina da Yamaharentzat. Ekainean Jorge Lorenzoren kontratua 2014. denboraldia bukatu arte berritzea lortu genuen, eta, orain, datozen bi urteetarako Valentino Rossi fitxatzea lortu dugu. Lasterketak irabazteko eta Yamaha marka sustatzeko eduki dezakegun talderik onena daukagu", esan du Lin Jarvis Yamahako kirol zuzendariak.