Hurrengo denboraldirako
Mercedesek Lewis Hamilton fitxatu du
Erredakzioa
Pilotu britainiarraren eta Mercedesen arteko akordioak Michael Schumacher alemaniarraren erretiroa ekarriko du. Nico Rosbergek bigarren pilotua izaten jarraituko du.
Lewis Hamilton pilotu britainiarra Mercedesen arituko da aurrerantzean. Gauzak horrela, Michael Schumacherri erretiroa ematea erabaki du Alemaniako taldeak. Alemaniako hainbat hedabidek gaur argitaratu dutenez, Mercedes eta Hamilton britainiarra akordio batera heldu dira.
Orain arte eskasak izan dira Mercedesek denboraldi honetan lortutako emaitzak: Europako Sari Nagusian hirugarren postu bat eta Monakon "pole position"a. Nico Rosbergek Mercedeseko bigarren pilotua izaten jarraituko du.