Koreako Sari Nagusia
Sebastian Vettel, entrenamendu libreetako azkarrena
Erredakzioa
Red Bull taldeko alemaniarrak jardunaldiko denborarik onena eskuratu du. Fernando Alonsok hirugarren denborarik onena lortu du, Mark Webber australiarraren atzetik.
Sebastian Vettel alemaniarrak entrenamendu libreetako denborarik onena eskuratu du, Koreako Sari Nagusian. Red Bull taldekoak argi utzi du sasoi onean dagoela, baina Fernando Alonso Munduko Txapelketako liderrak ere jardunaldi ona izan du. Ferrari taldeko espainiarrak hirugarren denborarik onena lortu du, Mark Webber australiarraren atzetik.
Munduko Txapelketako sailkapen orokorrean, Alonsok soilik 4 puntu ateratzen dizkio Vetteli, eta Koreako Sari Nagusia erabakigarria izan daiteke.