Itxi

Urtebete gehiago

Massak Fernando Alonsoren taldekide izaten jarraituko du

Erredakzioa

Gidari brasildarrak urtebeterako luzatu du Ferrari taldearekin duen akordioa, eta Asturiaseko gidariak eta Felipe Massak taldekide izaten jarraituko dute.

Felipe Massa. Argazkia: EFE

Bat Formulako Ferrari taldeak Felipe Massari urtebetez luzatu dio akordioa, eta brasildarrak Fernando Alonsoren taldekide izaten jarraituko du.

Gidari brasildarraren etorkizuna zalantzan jarri da azkeneko hilabeteetan, baina Ferrarik zurrumurruekin bukatu du. Felipe Massak Hungariako 2009ko Sari Nagusian istripu larria izan zuen, eta ordutik bere errendimendua zalantzan jarri da. Hala ere azkeneko Sari Nagusietan lan bikaina egin du, Fernando Alonsoren laguntzeko batez ere.

Lewis Hamilton britainiarra Mercedes taldeak fitxatu du, eta Sergio Perez mexikarra McLaren taldera joango da. Massak, Fernando Alonsorekin jarraituko du Maranelloko taldean.

Albisteak (2)