Moto3
Viñalesek kontratua eten eta ez du Malaisian korrituko
Erredakzioa
Bigarren postuan zen mundialeko sailkapenean, baina txapeldun izateko aukera gutxi zituen. Ez du denboraldia bukatzeko falta diren hiru lasterketetan parte hartuko.
Maverick Viñalesek Honda FTR taldearekin zuen kontratua etetea erabaki du, eta ez du Malasiako Sari Nagusian parte hartuko. Viñalesek dioenez, taldeak ez dio motor lehiakorra eskaintzen, eta onena taldea uztea dela erabaki du.
Viñalesek ez du Malaisiako Sari nagusia korrituko, eta ez du parte hartuko denboraldia bukatzeko falta diren hiru probetan. Munduko txapelketako sailkapenean, bigarren postua betetzen zuen Viñalesek, baina ez zitzaion txapeldun izateko aukera gehiegirik geratzen.