Bat Formula
Vettel eta Alonso pilotuen aukerak titulua eskuratzeko
Erredakzioa
Red Bulleko alemaniarrak hamahiru puntuko errenta dauka Alonsorekin, baina Ferrarikoak ez du amore eman nahi.
Interlagosen, Brasilgo Sari Nagusian, erabakiko da asteburu honetan Munduko Bat Formula Txapelketa, eta Sebastian Vettel alemaniarrak hamahiru puntuko aldea dauka Ferrariko Fernando Alonsorekin.
Vettelen garaipena:
-Brasilen irabazten badu, Alonsok ez du titulua eskuratzeko aukerarik izango.
-Laugarren bukatzen badu eta Alonsok irabaztekotan, sailkapenean berdinketa emango litzateke, baina garaipena alemaniarrak eskuratuko luke.
-Podiumera igotzen bada eta Alonso, ordea, ez, Red Bullekoa izango da txapelduna.
Alonsoren garaipena:
-Brasilen irabazi behar du eta Vettel bosgarren edo beherago sailkatzea.
-Bigarren sailkatzea eta alemaniarrak zortzigarren edo beherago bukatzea.
-Hirugarren sailkatzea eta Vettelek hamargarren (edo beherago) sailkatzea, edo proba uztea.