Itxi

Brasileko Sari Nagusia

Vettel: 'Posizio onetik abiatuko gara, baina eraso egin behar dugu'

Erredakzioa

"Sekretua lasterketa hau beste edozein bezala hartzea da. Gure lanean buru-belarri zentratuko gara, beste guztia gure eskuetan ez dagoelako", azaldu du Alemaniako gidariak.

Sebastian Vettel (Red Bull) eta Michael Schumacher. EFE

Brasileko Sari Nagusia jokatu baino lehen "pozik ez egoteko arrazoirik ez" dagoela onartu du Sebastian Vettel (Red Bull) Alemaniako gidariak. Fernando Alonsori (Ferrari) 13 puntuko aldea ateratzen dio sailkapenean, baina "eraso" egin beharko dutela onartu du.

"Sekretua lasterketa hau beste edozein bezala hartzea da. Posizio onetik abiatuko garela badakigu, baina eraso egin behar dugu. Gure lanean buru-belarri zentratuko gara, beste guztia gure eskuetan ez dagoelako", azaldu du Vettelek prentsaurrekoan.

Bestalde, "galtzeko ezer ez" duela esan du Alonsok Interlagos zirkuituan. "Asteburu normala egin behar dugu, ahalik eta puntu gehien bildu eta, noski, podiuma zapaldu. Ondoren, helmuga zeharkatu ostean, Sebastianek egindakoari begiratuko diogu eta zenbakiak egingo ditugu", azaldu du Alonsok.



Albisteak (2)